EGUZKILORE
Fundazioa
Bizkaiko Caritasek sustatutako erakunde bat gara eta 2013az geroztik Euskadin bizi diren pertsona guztien etxebizitza duina izateko giza eskubidea sustatu eta garatu nahi dugu; bereziki, gizarte-bazterkeriaren, langabeziaren, gaixotasunaren edo krisi ekonomikoaren ondorioz etxea galtzeko arriskuan dauden familiak eta pertsonak babesteko estrategiak eta jarduerak bultzatu nahi ditugu, eta eskubide hori bermatzeko gai izango diren egoitza- eta bizitegi-baliabideak sortzeko estrategiak eta jarduerak ere bai.
HIGIEZINEN AGENTZIA SOZIALA
Eguzkilore Fundazioaren higiezinen agentzia sozialak gaur egun 120 etxebizitza inguru ditu.
HIGIEZINEN AGENTZIA SOZIALA
Eguzkilore Fundazioaren higiezinen agentzia sozialak gaur egun 120 etxebizitza inguru ditu.
Honako egoera hauetan dauden pertsonei eta familiei bizitegi-/egoitza-irtenbideak eskaintzen dizkiegu:
Etxebizitzarik ez dutenei.
Infraetxeetan daudenei (etxebizitza desegokiak, bizitzeko modukoak ez direnak, jendea pilatuta…)
Etxebizitzan jarraitzeko arazoak dituztenei (ohiko bizileku duten etxebizitza galtzeko arriskua dutenak, hipotekaren zorrari aurre egiterik ez dutelako nahiz alokairuko kontratuko zenbatekoa ordaintzerik ez dutelako).
- Etxebizitza eskuratzeko zailtasunak dituztenei, arrazoi ekonomikoengatik, administratiboengatik eta/edo sozialengatik.
Esku-hartze sozialeko prozesu baten barruan: kasu horietan guztietan, familiari edo norbanakoari laguntzeko banakako plan bat onartu behar da baliabidera sartzeko, eta honako baldintza hauek bete behar dira:
– Familiaren arazo nagusia etxebizitza lortzea eta mantentzea izatea.
– Etxebizitzako egonaldiaren aurretik eta bitartean familiak laguntza jasotzen du.
– Eratortzen duen erakundeak hartzen du esku-hartzea bere gain, eta Eguzkilore Fundazioak etxebizitzaren arloko laguntza.

Etxean eta haren harreman-ingurunean oinarritutako laguntza, berankortasunaren prebentzioa eta etxebizitzaren zaintza ere lantzen dituena.
Baliabideetarako lehentasunezko sarbidea irizpide hauen arabera egiten da:
Prebentzioa, lehentasuna emanez bizitegia hornitzeari, desozializazio- edo gizarte-bazterketako prozesuak geldiarazteko egokia denean.
Gizarte-zaurgarritasuna, bazterketa-balorazio handiagoko egoerak lehenago artatuz; balorazio eta diagnostiko sozialeko tresnen bidez objektibatzen dira egoera horiek.
Eskaini zaien bizilekutik irteten da, artatutako pertsonek edo familiek behin betiko bizitegi-irtenbide batera erabateko autonomiaz sartzeko gaitasuna dutenean.
Gainera, Eguzkilore Fundazioak, bere etxebizitza-arloan, honako hau sustatzen du:
Sentsibilizazioa eta salaketa, euskal herritarrek balio eta jarrera proaktiboak, harremanetakoak eta partaidetzakoak izan ditzaten, etxebizitzaren funtzio sozialari buruzko gizartearen eraldaketarekin lotuta.
Etxebizitzaren eta bizitegi-bazterketa egoeran dauden kolektiboen alde lan egiten duten Hirugarren Sektoreko erakundeekin eta administrazioekin lankidetzan aritzea.
Etxebizitzaren arloko aholkularitza, orientazioa eta bitartekaritza arloko jarduerak.
Etxebizitzak birgaitzeko, altzariz hornitzeko, tresnak birziklatzeko eta eraikinen energia-eraginkortasunerako ekimenak garatzea.
Etxebizitzaren arloko ikerketa eta berrikuntza.
Gure hartzaileak egoera zaurgarrian edo gizartetik kanpo dauden eta bizitegi-arazoak dituzten pertsonak eta familiak dira.
Tel: 944 473 826