Fundazioa
EGUZKILORE
Bizkaiko Caritasek sustatutako erakunde bat gara eta 2013az geroztik Euskadin bizi diren pertsona guztien etxebizitza duina izateko giza eskubidea sustatu eta garatu nahi dugu; bereziki, gizarte-bazterkeriaren, langabeziaren, gaixotasunaren edo krisi ekonomikoaren ondorioz etxea galtzeko arriskuan dauden familiak eta pertsonak babesteko estrategiak eta jarduerak bultzatu nahi ditugu, eta eskubide hori bermatzeko gai izango diren egoitza- eta bizitegi-baliabideak sortzeko estrategiak eta jarduerak ere bai.
Giza ingurunea
Gure ereduak hainbat diziplinatan teknikoki prestatutako pertsonak biltzen ditu, hala nola Zuzenbidean, Gizarte Lanean, Hezkuntza eta Gizarte Integrazioan eta Azpiegituren Mantentze-lanetan.
Gaur egun, Fundazioko talde profesionalean 50 bat pertsona daude.
Beren ibilbide profesional eta pertsonalagatik hainbat arlotako esperientzia eta jakintza duten adituak dira: etxebizitzaren kudeaketa, familiekin eta adingabeekin egindako esku-hartze soziala, errefuxiatuak, prestakuntza eta berrikuntza, etab.
BOLUNTARIOAK
Arlo juridikoan, finantzarioan, psikologikoan eta gizarte-komunikazioaren arloan espezializatutako boluntarioak ere baditugu.
LANKIDETZAK
Itunak egin ditugu hainbat lankidetza teknikotarako (laguntza psikologikoa eta psikosoziala, arreta espezializatua…), hainbat administraziorekin (Eusko Jaurlaritza – Alokabide), Bizkaiko Foru Aldundiarekin, udalekin (bereziki Bilbokoarekin, Etxebarrikoarekin eta Deriokoarekin) eta hainbat enpresarekin, gure fundazio-helburuak lortzeko elkarrekin lan egiteko.
GOBERNU-ORGANOAK
PATRONATUA
Patronatua da Fundazioaren gobernu-, administrazio- eta ordezkaritza-organo gorena, eta Fundazioaren helburuak betetzeko behar diren zuzendaritzako eta kontroleko gaitasun guztiak ditu.
PATRONO KIDE OSOA
Bilboko Elizbarrutiko Caritas
1956an kanonikoki sortua, Eliza Katolikoak Bizkaian duen karitate- eta gizarte-misioa betetzen du eta justiziaren alde lan egiten du gizarte-ekintzaren bidez. Gizartean bazterturik edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonei zuzentzen die bere ekintza, ahaztuen daudenei lehentasuna emanez.

EGOILIARRA
Elena Unzueta Torre
Soziologian lizentziatua. Bizkaiko Caritaseko zuzendaria. HAZI Fundazioko berrikuntza-teknikaria izan da, Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasun eta Ingurune Naturaleko foru diputatua, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendari nagusia, Eusko Jaurlaritzako Turismo Administrazio eta Lehiakortasuneko zuzendaria, MENDIKOI-ITSASMENDIKOI Landa Garapeneko teknikaria, Euskadiko Landa Eremuko Emakumeen Batzordeko idazkari teknikoa eta Karrantzako Udaleko Toki Garapeneko teknikaria.
Era berean, alkateordea eta Euskara eta Kultura eta Gizarte Ongizate, Osasun eta Kontsumo zinegotzia izan da Zallako Udalean. Boluntario gisa, Arangurengo Inmaculada Parrokian hainbat nerabe eta gazte talderekin lankidetzan aritu da.

PRESIDENTEORDEA
Manuel Moreno Gil
Informatikako Ingeniaria, Ekonomia sozialaren eta irabazi-asmorik gabeko erakundeen zuzendaritza arloko masterra du. Caritas Bizkaiako koordinatzaile orokorra. 2000. urteaz geroztik dago Caritasen eta Kidendako enplegu arloko arduraduna eta koordinatzailea ere izan da. EAPN (pobrezia eta giza bazterketaren aurkako europar sarea Euskadin) sarearen buru da, gure erakundearen ordezkari gisa.

IDAZKARIA
Idoia Pérez de Mendiola Ortiz
Gizarte Lanean diplomatua Deustuko Unibertsitatean. Caritas Bizkaian ari da lanean 1999az geroztik; gizarte langilea izan da eta hainbat arlo koordinatu ditu Harrera Integrala eta Kooperazioa eta migrazioak esku-hartze eremuetan. Duela lau urtetik Caritas Bizkaiaren esku-hartzea koordinatzen du.

DIRUZAINA
Marta Domerq
Caritas Bizkaiako zuzendaritza-taldeko kidea. Enpresa Zientzietan Lizentziaduna. Gizarte ekonomia eta nazioarteko lankidetzako graduondokoa. Nikaraguan egin zuen lan urtebetez, Espainiako lankidetzan enpresak sortzen lagunduz. Caritas Bizkaian dago 1994az geroztik, Kidenda abian jartzen lagundu zuen eta Nazioarteko Kooperazio sailean lankidetzan aritu zen. Administrazio sailaren arduraduna da 2005eko maiatzetik.

Gure hartzaileak egoera zaurgarrian edo gizartetik kanpo dauden eta bizitegi-arazoak dituzten pertsonak eta familiak dira.
Tel: 944 473 826
