EGUZKILORE

Fundazioa

Bizkaiko Caritasek sustatutako erakunde bat gara eta 2013az geroztik Euskadin bizi diren pertsona guztien etxebizitza duina izateko giza eskubidea sustatu eta garatu nahi dugu; bereziki, gizarte-bazterkeriaren, langabeziaren, gaixotasunaren edo krisi ekonomikoaren ondorioz etxea galtzeko arriskuan dauden familiak eta pertsonak babesteko estrategiak eta jarduerak bultzatu nahi ditugu, eta eskubide hori bermatzeko gai izango diren egoitza- eta bizitegi-baliabideak sortzeko estrategiak eta jarduerak ere bai.

ERREFUXIATUENTZAKO EGOITZA

Derioko Apaiztegia, 60 errefuxiatu ostatatzeko.

Derioko Apaiztegia

Ukrainako gerraren ondoriozko nazioarteko larrialdi-egoeran Bizkaiko Caritasek egindako apustuan, eta CEARekin lankidetzan, 2022ko martxoaren 28an EGUZKILORE EGOITZA jarri zen abian Derioko Apaiztegian, 60 errefuxiaturi ostatu emateko.

ERREFUXIATUENTZAKO EGUZKILORE EGOITZA

Caritaseko 50 boluntariok baino gehiagok parte hartu dute egoitza martxan jartzeko, erosketak, mantentze lanak, garbiketa eta lagun-egiteak eginez.

Ostatu hartutako pertsonei arreta ematen dien taldean esku-hartze sozialaren eremuko bederatzi pertsona daude; horietatik 4 ukrainarrak dira, eta hizkuntza-oztopoak gainditzen laguntzen dute.

Egoitzako telefonoa:

Helbidea:

Calle Larrauri  1, C, 2º

48160 Derio Bizkaia

Gure hartzaileak egoera zaurgarrian edo gizartetik kanpo dauden eta bizitegi-arazoak dituzten pertsonak eta familiak dira.