EGUZKILORE
Fundazioa
Bizkaiko Caritasek sustatutako erakunde bat gara eta 2013az geroztik Euskadin bizi diren pertsona guztien etxebizitza duina izateko giza eskubidea sustatu eta garatu nahi dugu; bereziki, gizarte-bazterkeriaren, langabeziaren, gaixotasunaren edo krisi ekonomikoaren ondorioz etxea galtzeko arriskuan dauden familiak eta pertsonak babesteko estrategiak eta jarduerak bultzatu nahi ditugu, eta eskubide hori bermatzeko gai izango diren egoitza- eta bizitegi-baliabideak sortzeko estrategiak eta jarduerak ere bai.
Eguzkilore Fundazioak interes orokorreko xedeak artatzen ditu eta ez du irabazi-asmorik, beraz, irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko erakundeen kontzeptuaren barruan dago.
Eguzkilore Fundazioan irekita gaude hitzarmenak egitera, gure eskumenekoak diren kolektiboentzat etxebizitza duina lortzea sustatuko duten estrategiak bultzatzeko osagarritasun- eta lankidetza-esparrua sortzea onuragarria dela uste duten erakunde publiko eta pribatuekin.
Gure xedeak
Eguzkilore Fundazioa gizarte ekimeneko erakunde bat da, irabazi-asmorik gabea eta Caritas Bizkaiak sustatzen du.
Gure ikuspegia
Etxebizitza izateko gizakien funtsezko eta oinarrizko giza eskubidea bermatzea da gure xedea.
Gure balioak
Garrantzitsuena pertsonak dira. Egoera zaurgarrian dauden pertsona eta familietan jarduerak izaten duen eraginari ematen diogu balioa.
NOR ARTATZEN DUGU
Etxebizitzarik gabe edo galtzeko arriskuan dauden adingabeak eta familiak, gizartetik kanpo daudenak edo etxebizitza duina lortzeko zailtasunak dituztenak eta esku-hartze sozialeko programetan daudenak.
NOR ARTATZEN DUGU
Garrantzi berezia ematen diogu adingabeak eta emakumeak buru dituzten familiak babesteari; bereziki, edozein motatako genero-indarkeria jasan dutenak.

EGITEKOA
Gure xedeak eta helburuak
Eguzkilore Fundazioa gizarte ekimeneko erakundea da, irabazi-asmorik gabea, Caritas Bizkaiak sustatzen du eta honako xede eta helburu hauek ditu:
Hiru xede
- Etxebizitza duina eta egokia izateko giza eskubidea sustatzea eta garatzea.
- Gizarte-bazterkeriaren, langabeziaren, gaixotasunaren, krisi ekonomiko edo humanitarioen ondorioz etxea galtzeko arriskuan dauden familien edo/eta pertsonen sustapenean lagun egiteko estrategiak eta jarduerak bultzatzea.
- Etxebizitza edukitzeko giza eskubidea bermatzeko gai diren egoitza- eta bizitegi-baliabideak sortzea.
Sei helburu
Bizitegi-baliabide egonkorrak edo aldi batekoak hornitzeko lanean aritzea.
Egoitza-prekaritate/prekarizazio egoerak artatzea.
Familia gainzorpetuta egoteagatik edo behar adina baliabide ez edukitzeagatik etxebizitza mantentzeko dituen zailtasunak konpontzea.
Egoitza- edo bizitegi-krisian dauden familiei/pertsonei oinarrizko eskubideak eskura jartzea.
Etxebizitza zaharberritzeko jarduera-ildoa garatzea, ekonomia zirkularraren eta birziklatzearen ikuspegitik.
Sentsibilizatzea, gizarte salaketa egitea eta etxebizitzaren eta haurren babesaren alorretan eragitea politikoki.

IKUSPEGIA
Eguzkilore Fundazioaren ikuspegia
Etxebizitzarako sarbidea
Etxebizitza izateko funtsezko eta oinarrizko giza eskubidea bermatzea da gure xedea. Botere publikoek hartzen dituzten neurrien araberako eraginkortasuna du bereziki, baina herritarren eta Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektorearen laguntza behar da garatzeko.
Etxebizitzaren egungo merkatu-sistema irauli nahi dugu; izan ere, etxebizitza oraindik ere inbertsioa da, pertsonen oinarrizko beharrak asetzen dituen eskubidea baino gehiago. Etxebizitzaren funtzio sozialean sinesten dugu. Uste dugu lotura estua dagoela etxebizitzarako sarbidea izatearen eta gizarte-bazterketaren eta pobreziaren aurkako babesaren artean.

BALIOAK
Eguzkilore Fundazioaren ustez, pertsonak dira garrantzitsuak. Bereziki, egoitza-arloko bazterkerian edo egoera zaurgarrian dauden pertsona eta familietan jarduerak izaten duen eraginari ematen diogu balioa.

ELKARTASUNA
Elkartasuna da gure jardueren pizgarria.
IKUSPEGI ERALDATZAILEA
Errealitatearen ikuspegi eraldatzaile oso eta sistemikoa eskaintzen dugu.
KOMUNITATE MAILAKO IKUSPEGIA
Komunitate mailako ikuspegia dugu. Komunitateak adierazi egiten du gizarteak zenbateko erantzukizuna duen etxebizitza galtzearen eta haurren babesgabetasunaren fenomeno dramatikoan. Baliabideak ematen ditu eta ahaleginak egiten ditu.
JASANGARRITASUNA
Baliabide materialen erabilera arduratsua eta etikoa sustatzen dugu, kontsumo jasangarriko eta ingurumena errespetatzeko alternatibekin.
Gure hartzaileak egoera zaurgarrian edo gizartetik kanpo dauden eta bizitegi-arazoak dituzten pertsonak eta familiak dira.
Tel: 944 473 826