EGUZKILORE

Fundazioa

Bizkaiko Caritasek sustatutako erakunde bat gara eta 2013az geroztik Euskadin bizi diren pertsona guztien etxebizitza duina izateko giza eskubidea sustatu eta garatu nahi dugu; bereziki, gizarte-bazterkeriaren, langabeziaren, gaixotasunaren edo krisi ekonomikoaren ondorioz etxea galtzeko arriskuan dauden familiak eta pertsonak babesteko estrategiak eta jarduerak bultzatu nahi ditugu, eta eskubide hori bermatzeko gai izango diren egoitza- eta bizitegi-baliabideak sortzeko estrategiak eta jarduerak ere bai.

ADINGABEENTZAKO ETXEEN PROGRAMAK

Bizitzeko 10 plaza dituzten 3 etxe haurrentzat eta 4 plaza gazteentzat.

ADINGABEENTZAKO ETXEEN PROGRAMAK

ADINGABEENTZAKO ETXEAK Bizkaiko Foru Aldundiaren Haurren Zerbitzuaren oinarrizko egoitza-sareko programa bat dira. Hasiera batean (2006ko irailean) Bilboko Elizbarrutiko Caritaseko haurrekin esku-hartzeko programaren barruan zeuden, baina 2016an Eguzkilore Fundazioa hasi zen kudeatzen.

 

Bizitzeko 10 plaza dituzten 3 etxe haurrentzat.

Gaur egun Eguzkilore Fundazioak 10 plaza dituzten 3 etxe ditu 3 eta 18 urte arteko haurrentzat. MAÑARIKUA, UGAO eta GORLIZ etxeak dira.

Programaren helburu nagusiak honako hauek dira:

1) Arriskuan edo babesik gabe dauden haur eta nerabeen ESKUBIDEAK SUSTATU ETA BABESTEA.

2) Adingabeen ESKUBIDEAK ETA ERANTZUKIZUNAK SUSTATZEA ETA ARAUTZEA eta haurra eta nerabea eskubideen titulartzat hartzea baina baita, pixkanaka, “erantzukizunen subjektu” ere, bizi den eremuetan, batez ere, familian, eskolan edo auzoan.

3) Haurrek eta nerabeek honako eremu hauetan (osasuna, ongizate emozionala, elikadura, higienea eta itxura pertsonala, loa, autonomia eta erantzukizuna, familia, gizarte-sarea, identitate soziokulturala, prestakuntza, enplegua, aisia, laguntza komunitarioa eta premia bereziak) IZAN DITZAKETEN BEHARREI BEHAR BEZALA ETA ERAGINKORTASUNEZ ERANTZUTEKO BEHARREZKOAK DIREN BALIABIDEAK ESKURATZEKO AUKERA ERRAZTEA.

Lau plaza 17 eta 20 urte arteko gazteentzat.

Gainera, 2011ko irailetik babes-sisteman ibilbidea egindako 17 eta 20 urte arteko gazteentzako lau plaza ditu programak. EMANTZIPAZIO PROGRAMA da. Programa orokor espezifikoagoa da, eta 17 urtetik gorako nerabeak bizitza independenterako prestatzen ditu, haien jatorria edozein dela ere, egoitza-harrerako baliabidetik irtetean familia-nukleo batean integratzea aurreikusten ez den kasuetan. Ohiko bizitza autonomoaren antzeko edo hurbileko bizikidetza-testuingurua ematen die, autokudeaketa-erregimenean funtziona dezakeena, eta hezkuntza-, prestakuntza- eta/edo orientazio-esparrua eta laneratzea izango duena, gizarte- eta lan-bizitzan benetan integra daitezen.

Halaber, PRAKTIKA AKADEMIKOAK ETA/EDO PROFESIONALAK egiten dira adingabeen egoitza-harrerako baliabideetan. BOLUNTARIOTZA ere programaren funtsezko zutabea da. Boluntarioek Boluntariotzari buruzko Legeak eskatzen dituen baldintzak betetzen dituzte, eta haien egitekoa profesionalekin lankidetzan aritzea da, haien prestakuntza-prozesua aberasteko, eta inola ere ezin izango dituzte hezkuntza-taldearen eginkizunak osatu edo ordeztu.

Gure hartzaileak egoera zaurgarrian edo gizartetik kanpo dauden eta bizitegi-arazoak dituzten pertsonak eta familiak dira.